Avanzada

Libros

39 IDAZLE NAFAR
En algunas ocasiones las existencias pueden estar erróneas o no se lo podremos conseguir en el plazo señalado. Confiamos en su comprensión y le agradecemos la confianza depositada. Esperamos no defraudarle.
,

39 IDAZLE NAFAR

978-84-7681-992-0 / 9788476819920

17,00 €      comprar

Comentarios

2016an egungo nafar narratibaren lan bat aurkeztu zekigun. Bertan, erdal ikuspegtik egina zenez, euskarazkoa bi idazleren lanekin ordezkatzen zen; hots, indarrean dagoenari jarraiki, marginaliako literaturgintza gisan, erabat gutxietsia. Baitezpadakoa zen, beraz, euskarazko nafar narratibaren berri eman zezakeen beste ekimen bat abiaraztea.

Ekimena aitzina eramateko, hainbat idazlerekiko kontaktuak eskuratu behar izan ziren (horretan, Jesús Arana eta Iñaki Azkonaren laguntza ezinago baliosa izan zen). Ondoren, asmoaren berri ematearekin batera Nafarroa Garaiko zein Behereko 40 idazle baino gehiagori, parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien (malgu, baina oinarrizko, eta ohiko, baldintzetan: lan originalak izatea, gai librea, baina zuzen edo zeharka Nafarroarekiko loturan, luzapena, epeak?).

Erantzuna ia erabatekoa izan zen, oso baikorra (nahiz holakoetan, arrazoi desberdinak tarteko, diren guztiak biltzea zaila izan ohi den). Emaitza liburu hau da, literaturgintzan egun diharduten 39 nafar idazleen lagin zabal eta joria.
Batzuk ezagunak, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste.

Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute, ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, maila? aldetik. Eta nabarmentzeko modukoa da literatur-bidea oparo jorratu eta jorratzen ari direnen ondoan, etorkizun joria iragartzen duen idazle saila bildu izana eta ezagutaraztea, are, agian, lagungarri gertatzea haien idatz-jardunean.

Fertxu Izquierdo izan da edizioaren koordinatzailea. Baina bidean hainbat jende izan du lagun. Orain irakurleari dagokio zubiaren beste burura iristea eta nafar narratibaren bideetan menturatzea. Bidaia on!

Otros libros de la colección KONDAGINTZA

...ETA GAUETICK, EURIA
...ETA GAUETICK, EURIA

978-84-9172-366-0

IZQUIERDO, FERTXU

Portada No Disponible
PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK

978-84-9172-356-1

ATXAGA, BERNARDO

Portada No Disponible
ESATEN EZ DEN GUZTIAN

978-84-9172-281-6

ETXEBERRIA ZUFIAURRE, IZASKUN

Portada No Disponible
AZKEN ETXEA

978-84-9172-278-6

URRETABIZKAIA BEJARANO, ARANTXA

Otros libros la materia Literatura general.

Portada No Disponible
AMORES Y ENSUEÑOS

978-84-09-72567-0

ITURRIET DIAS CANHADA, DIEGO

BURBUJA
BURBUJA

978-84-125019-1-9

SANTOS, DOMINGO

Portada No Disponible
CACERÍA SALVAJE DEL REY STAJ, LA

978-84-1052-859-8

KARATKÉVICH, ULADZÍMIR

Portada No Disponible
EL CICLOP

978-84-10161-58-0

CUSSA BALAGUER, JORDI