En algunas ocasiones las existencias pueden estar erróneas o no se lo podremos conseguir en el plazo señalado. Confiamos en su comprensión y le agradecemos la confianza depositada. Esperamos no defraudarle.
Erpurutxok zuhurtasun handiz bidean botatzen zituen harri koxkorrek nire kasuan folioaren traza dute, solasaldiarena, artikulu edo hitzaldiarena, eta han-hemenka barreiatu dira, Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkarietan 70eko hamarkadan argitaratzen hasi nintzenetik. Aztarna horiek bidean zehar osatutako arrasto-sail bezala interpretatu nahi nituzke orain, idazle eta irakaslearen bideak lotuko lituzkeen Ariadnaren hari partikular gisa, basoaren sarritasunak, memoriak, denborak batzuetan dena ezkutatzen badute ere. Ohartu naiz, urteetan zehar, eta testuei galbahe osasungarria pasatu ostean, badirela maiz agertzen diren gaiak, egile eta obra erreferentziazkoak, pare bat konbikzio ia errepikakor. Eta baita horiek konpartitzeko desira ere.Bilketa-lana egiteko gogoa dago liburu honen oinarrian. Pentsatzen dut, adinarekin, denboraren iragatearekin ezinbestean lotutako beharra dela. Baina egia da interesa erakutsi duten pertsonen eskaerek ere lagundu dutela askotan geroratutako proiektu hau azkenean gauzatzen. Galdetu izan didate bere garaian honetaz edo hartaz eman nuen azalpenaz, gozamenez irakurri zuten artikulu hartaz, berritzailea iruditu zitzaien gai baten inguruko ponentziaz, xehetasunak ahaztuak ditudan hitzaldi hartaz. Horiei guztiei eskertu nahi dizkiet beren ekina eta estimua.Hala bada, behin eta berriro hartuko ditu liburu honek hizpide zenbait gai, haur eta gazte literatura, irakurketa-esperientzia edo literatur testuen sorkuntza. Baita neure idazle-esperientzia ere, alderdi sortzailetik eta autobiografikotik, neure konpromiso feminista albo batera utzi gabe. Beste artikulu batzuek gai berberei heltzen diete baina modu puntual eta heterogeneoagoan, laburtasunetik.
Este sitio web sólo utiliza cookies propias. Puedes configurar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies propias que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.