En algunas ocasiones las existencias pueden estar erróneas o no se lo podremos conseguir en el plazo señalado. Confiamos en su comprensión y le agradecemos la confianza depositada. Esperamos no defraudarle.
Euskal literaturan aro berri bat ireki zuen 1957an plazaraturiko Leturiaren egunkari ezkutua eleberriak. Baserritik hirira mugitzeaz gain, lehenengo aldiz azaldu zen protagonista gatazkatsu bat, bere kezka eta arazoak lehen pertsonan agertzen dituena. Lau aldi ditu liburuak, lau zati, urtaro bakoitzarekin bat: udaberria maitasunari eskainia da; uda heldutasunari; udazkena etsi-beharrari, eta neguko zatian bide bila dabil, ilunpetan eta haztamuka. Koldo Mitxelenak esan zuenez, ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko karraxi sarkorrik. Ez dugu sekula egin, hitz batean esateko, Leturiarena bezalako ibilaldirik gogobideetan barrena. Existentzialismoaren kezkak dira nagusi sakonean, modu sinboliko batean, aukeratu beharraren ezinegona adierazten baitigu egileak. Alde batetik bere garaian gailen zebilen filosofiaren eragina sumatzen da horretan, baina bestetik ezin uka liteke arazo eternalak direla era berean, egungo gizon-emakumeei ere badagozkigunak. Horrek eta Txillardegik darabilen euskara bizi, adierazkor eta ederrak ematen diote gaurkotasuna bere garaian mugarri izandako eleberri honi.
Este sitio web sólo utiliza cookies propias. Puedes configurar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies propias que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.