En algunas ocasiones las existencias pueden estar erróneas o no se lo podremos conseguir en el plazo señalado. Confiamos en su comprensión y le agradecemos la confianza depositada. Esperamos no defraudarle.
Erretiroa hartutako liburu-kritikari bat, hirurogeita hamabi urtekoa; berrogeita zazpi urteko bere alabarekin eta hogeita hiru urteko bilobarekin bizi da. Emaztea iaz hil zitzaion. Alabaren gizonak duela bost urte utzi zuen. Bilobaren mutil-laguna hil egin zuten. Samina dago etxe horretan, arima zaurituak, eta gizona gauero-gauero etzaten da ilunpean bere iraganari buruz ez pentsatzeko ahaleginak eginez, beste mundu batzuei buruzko istorioak asmatzen. Ezin du eragotzi, hala ere, berak asmatzen dituen kontakizunetan ere, bizitzan bezala, gerra eta tragedia nagusitzea. Samurtasunak eta belaunaldien arteko elkartasunak iraunaraztzen ditu bizirik hirurak. Aitona Augusten eta biloba Katyaren artean, bereziki, harreman estua sortu da, zinema-zaletasunaren eta biloba Katyak aitonaren bizitzari buruz agertuko duen jakin-minaren bitartez. Zinema nahiz istorio asmatuak, ordea, ihesbidea dira Katyarentzat ere, mutil-lagun zuenaren heriotza izugarriaren oinazea atzean uzteko saioa... Paul Austerren ohiko oparotasuna aurkituko du irakurleak eleberri honetan, eta bere istorioen ohiko etsipen eztia ere bai. Belaunaldien arteko elkartasunari eta samurtasunari buruzko istorio ederra eskaintzen digu oraingo honetan, kontagintzarako duen maisutasun hori erakutsiz berriro ere.
Este sitio web sólo utiliza cookies propias. Puedes configurar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies propias que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.