En algunas ocasiones las existencias pueden estar erróneas o no se lo podremos conseguir en el plazo señalado. Confiamos en su comprensión y le agradecemos la confianza depositada. Esperamos no defraudarle.
“Ez dago behatutakoa aldatzen ez duen behaketarik”. “Gertakariak ez dira gertatzen denboran, gertakariek denbora sortzen dute irauteko, denboran jarraitzeko”. Jorge Wagensberg-en bi esaldi horietan dago Gertakarien urtzea honen abiapuntua eta mamia. Izan ere, poetaren jardueraren gakoa inguruko gauzak edo gertakariak behatzean (ikustean, aditzean, ukitzean, usaintzean, dastatzean) datza, ariketa horretatik bere interpretazioa sortzeko, bere ahots propioarekin. Gaurko zientziak berak onartzen duenez, begirada zientifikoak errealitatea zertxobait aldatzen badu, begirada poetikoak guztiz aldatzen ditu “gertakariak”, nahitaez, behatze ariketa horretan. Inguruko gertakarien urtze hori begirada sortzailearen emaitza da. Hurrengo urratsa birziklatzearena da: poema bat idaztean, finean, gure bizipenak, oroipenak, sentsazioak, ideiak, sentimenduak, irakurketak… birziklatzen ditugu. Poesia edonon aurki daiteke (“ez dut aurkitu zutaz edo nitaz solastatzen ez den berririk”). Egunkari baten berrietan, igandeko gehigarriaren ataletan. Haren tintak hatz-mamiak zikintzen dizkigu, egunaren argiak edo belztasunak betsareak inprimatzen dizkigun bezala: ez dago idazteko bertze modurik. Memorian erdi urperatuan dugun poema zahar bat berriz oroitzean ere bertze poema bat idazten dugu.
Este sitio web sólo utiliza cookies propias. Puedes configurar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies propias que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.