En algunas ocasiones las existencias pueden estar erróneas o no se lo podremos conseguir en el plazo señalado. Confiamos en su comprensión y le agradecemos la confianza depositada. Esperamos no defraudarle.
Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta I?aki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak. Inguruko etxeei erreparatu zien. Pertsiana gehienak jaitsita zeuden, eta une batez bere buruari galdetu zion ea noiz utziko zion kristalgintzak negozio bikain bat izateari. Gero jendeari erreparatu zion, plastikozko zinten atzetik jakinmina asetzen zuten pertsona haiei guztiei. Gero, txano baten azpian aurpegia estaltzen zuten ertzainei. Autotik atera gabe, Iñaki atrezzoari begira egon zen luzaroan. Atrezzoari begira protagonistari ez begiratzearren. Bihozkadaren zama gainetik kendu nahian. Bihozkada gainetik kentzeko beldurrez. Eta pentsatu zuenmiaketa egiten ari ziren txanodun horiengana joatea zeukala eta gorpu haren zatiak ezagut zitzakeela jakinarazi, txikitako lagun baten hatzak zirela biltzen ari ziren haiek.
Este sitio web sólo utiliza cookies propias. Puedes configurar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies propias que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.