En algunas ocasiones las existencias pueden estar erróneas o no se lo podremos conseguir en el plazo señalado. Confiamos en su comprensión y le agradecemos la confianza depositada. Esperamos no defraudarle.
ETAtik irteteko ausartago behar da izan ETAn sartzeko baino. "Aitortu beharko da gertatutakoak ez zuela gertatu behar, bidegabea izan dela". Hauek dira irakurleak liburu honetan aurkituko dituen esaldietako batzuk. ETAko preso disidenteek esandakoak dira, eta beren iraganeko ekintzak kritikatuz argi uzten dute liburu honetan beren autokritika sakona dela, jabetzen direla biktimengan eta euskal gizartean eragin zuten minaz, eta garbi erakusten dute zer konplexua izan den militatu zuten talde armatuarekin haustea eta bake giroan gizartea eraikitzeko aukerari leihoak zabaltzea.
Hogeita hamarren bat preso dira organizazio armatutik askatu eta indarkeria baztertu zutenak, gainera ETAren eta bereziki beren ekintzek eragin zuten min bidegabea aitortu eta biktimen erreparazioa onartu dute. Zutabe sendo hauen gainean eraikitako konpromiso pertsonalen dinamika honi deitu zaio "Langraiz bidea" eta beraren ondorioz, indarkeriaren bukaera prozesuan eredu edo erreferentzia bilakatu dira Euskadin. Erreferentzia izan dira, halaber, indarkeriazko aro luzean hondatutako elkarbizitza berreraikitzeko bidean.
Espetxeratuta egotetik datozen zailtasunak begien bistakoak dira, eta beren urrats ausart horrek eragin zuen jazarpenak eta gizarte estigmatizazioak nabarmendu egin zuten kolektibo honek zeuzkan eragozpenak inkomunikazioaren burdin barrak hautsi eta gizartearen aurrean nork bere ahoz edo eskuz bere autokritika plazaratzeko, indarkeriarekin hausteko arrazoiak eta bideak adieraziz eta bake eta adiskidetze egoera berriarekiko konpromisoa azalduz. Liburu honek burdin barra horiek puskatu nahi ditu eta herriari erakutsi Langraizen azken aurreko geltokia izan zuten protagonisten aurpegia.
Este sitio web sólo utiliza cookies propias. Puedes configurar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies propias que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.